Mauleko libürütegia

Agerpena

Mauleko herri libürütegia hontarzün bat da kültürarentako. 

Diska, libürü, aldizkari…haütü handi bat bada nor nahirentako.

Eskola zonbait ebilten dira noiztenka astean. Kontazale eta soinülari zonbaitek ere bazterrak alageratzen dütüe.


Irakuskak ere badira : argazkiak, zizeladürak edo margoak.
esker ditzagün libürütegiko langileak : biba züek neskak !!

 

Lourdes DA COSTA
Vue de la Bibliothèque
Le coin des enfants
Le coin des CDs Audio

Izenaren emaitea eta prezioak

Libürüen hartzeko behar da harpidetü. Harpidetzeareki, karta bat emanik zaizü orozbakoz bena urte oroz harpidetü behar da.

Karta horreki, hartzen ahal dira 3 libürü eta 3 aldizkari 4 asterentako bai eta 3 CD, diskategi sailean, harpidetürik delarik ere.

Harpidetzeko hona eman behar diren paperak :

  • Ezagütageria
  • Bizigüne ezagütageri bat (argindar zorkontüa…)
  • Aitetamen baimena 14 urtez petik düenentako (paperak esküragei dira libürütegian)
  • Bizigünez kanbiatzeareki, abisatü behar da libürütegia. Leküz kanbiatzen bada, karta arra eman behar da.

Urtearentako harpidetza

Herriko kontseilüak dütü prezioak finkatzen. Harpidetza balio dü epe batentako.

Libürü eta aldizkari :

  • prezio normala : 5 €
  • prezio merkeagoa : (17 urtez petik düenentako eta langebezian direnenetako) : 2 €

Libürü, aldizkari eta CD :

  • prezio normala : 8 €
  • prezio merkeagoa : (17 urtez petik düenentako eta langebezian direnenetako) : 5 €

Mauleko herri libürütegiko berriak

Mauleko herri libürütegia

Barenne anaiak karrika, 14
64130 Maule
Tel : 05 59 28 78 88

Harremana : Isabelle GAVARD
undefinedbibli.contact(at)mauleon-soule.fr
Site :undefinedhttp://www.mauleon-licharre.frhttp://mauleon-soule.sezhame.fr/

Tenoreak

  • Asteartea : 14:00- 18h30

  • Asteazkena : 10:00-12:00 eta 14:00-17:30

  • Ostegüna : 14:00-17:30

  • Ostiralea  : 14:00-18:30

  • Neskenegüna : 10:00-12:00 eta 14:00-17:00