Erreka hitzarmena

Mauleko eta Olorueko Ühaitzentako Herrien arteko Botingoa (SIGOM)

Erreka hitzarmena ürrentü denetik, Ühaitzandiaz eta hartan sartzen diren erreketzaz axolatzea Mauleko eta Olorueko Ühaitzentako Herrien arteko Botingoaren (SIGOM) gain da. Xiberoan 23 herri dira sail horren joanaraztea SIGOM egitüraren eskü ützi düena.

Xiberoko erreka güziak jabe pribatü elibatenak dira. Halerik ere, SIGOMak badü horien entretenitzean eta zaintzean egitekorik, interes orokorra eta püblikoaren bermatzeko, nola ere itxes elibaten ondoramener bürü egiteko (üholde, arogaitz...)

Ühaitz eta erreka bazterretako lantaredi-zühandien entretenitzeaz, hurondoen mazidürari bürü egiteaz gain eta hur bazterretako egoiliarren nola kartieleko bürüzagien ohartarazte lan bat eramaiteaz kanpo, SIGOMak hiru egitate berezi joanarazten dütü egünko egünean:

  • Egiteko diren lanen joanarazte plangintza bat, urte zonbaitentako egitarau baten barne. Hortarako kontütan hartzen dira honenbeste sail (jenteak, ekonomia, ekipamentü püblikoak, üngürunea, üsantxak...). Ikertzen den zerbait da ere, ebizione handien ondoramenenez, Ühaitzandiaren gaintitzeen eta ürrüperak hurpean hartzeen saihesteko ahalak.

  • Ekologia jarraikitarzünaren hobetzeko egintza bateratüaren joanaraztea. Hala, arrain kurrizaleen joan-jinak trabatzen dütüen eraikidüra pribatü elibatentako konponbideak bilatzen dira. SIGOMak, halaber, artekari eta algarrekila ariarazte lan bat egiten dü honenbeste partelianten artean, hala nola legegileak (Estatüa), diharüztazaleak (Aturri Garona Hur Agentzia, Europako Batarzüna) eta jabeak, huren gainen plantatürik diren eraikidüra horik behar bezala doitürik eta düntürik izan ditean hebentik 2015. urteala.

  • Huren sanotarzünaren kausitzeko egintza herrokaren (PAOT) joanaraztea. Europako Batarzünaren manü bat obratzeko xedean, SIGOMak, DDTM administrazionearekila batean, lan egiten dü huren sanotarzün eta kalitate helbürüak kausitürik izan ditean, 2015. urtealako. Xiberoaren kasüan, Ühaitzandiaren huren kozadüra bakteriologikoaren apalaraztea da helbürüetarik bat.










SIGOM (Siège social)

Maison Rospide
Place Royale - BP 7
64390 SAUVETERRE-DE-BEARN
Tél. : 05 59 38 89 11
Fax : 05 59 38 96 53
undefinedsigom(at)cdg-64.fr
Site : www.sigom.fr

Service Technique du SIGOM

Raphaël ROY
Technicien de Rivière

Barrenne anaiak karrika, 14.
(au dessus de la bibliothèque)
64130 MAULE
Tel. : 05 59 28 75 02
undefinedr.roy.sigom(at)orange.fr