Ondarkinen zohitzea

Aisa eta natürala

Lürbelztatzea natürala da : ondarkin organikoak hongarriz bestelakatzen dira (etxeko eta baratzeko ondarkinak), lürbeltza.

 

 

Bakarkako lürbelztatzea

Zentako etxen lürbeltza egin behar da ?

  • sükalteko eta baratzeko ondarkin organikoekin, hongarri sano baten ekoizteko !
  • Biltzeko eta tratazeko diren ondarkinen kantitatearen ttipiteko eta gisa horrez kostüen ttipitzeko. 

Zer egiten daiteke lürbeltzarekin ? 

  • lürrarekin nahas, barneko lantarientako.
  • zühaintze eta baratzeko lantarien erroetan ezarteko.
  • baratzeko lürbeltzarekin nahasteko

Zer lürbelzten ahal da ? 

  • etxeko ondarkinak : axalak, hirotürik diren früta eta baratzekiak, janari arrestak, arraultze küsküak, kafe irazkeia, paperezko bokanesak, paperezko txükaderak, hauts-zura, segazahiak;
  • baratzeko ondarkinak : baratzeki ontarrak, ostoa, lili idortü eta aihartüak, adar, lantare.

Nola lürbelztatü behar da ?

Bi bide :

  • atean lürbeltza egin : lehenago egiten zen eta güne hanitxetan egiten den bezala.
  • bakarkako lürbeltz egitea : abantaila andana bat badü : itxüra, sanotarzüna, lekü irabaztea eta kabeleetarik begiratzeko ere bai...

Lürbeltz egiteko bat nahi düzü ?

10€ko txeke baten trük, Herri Alkargoak lürbeltz egitekoak emaiten dütü.

Baten beharra balin badüzü, zure herriko etxearekin harremanetan sar zite edo Xiberoko zerbütxügüneekin. 

Lürbeltzaren egiteko gida

Habororen jakiteko :

Ez düdat lürbeltzaren egiteko gidaren soegitea !