Ondarkin bereixtegia

Ondarkin bereixtegia

Güne begiratüa, zerratüa eta antolatüa, ondarkin berexitegiak gaüzaki handi edo lanjerüsak eta tratamentü berezia merexi dütüanak oro biltzen dütü.

Gero, ondarkinak edengailü ezbardinetan ezarten dira, ondotik arrabaliatzeko edo berziklatzeko baliabideetan igorrik dira edo tratatzeko güne elibatera. 

Xiberoan, Xiberoa herri Alkargoak bi ondarkin bereixtegia joanarazten dütü :

Baldintzak

  • norberarentako : ondarkinen pausatzeko dohainik da. Ondarkinak edengailü sailkatüetan pausatü behar dira. Langilea ere hor da zure lagüntzeko. 
  • Ofizialeentako : ondarkinen pausatzea pakatzez da, ekarten diren ondarkinen arabera. Ikus 'ofizialeentako arauak '.

Honartürik diren ondarkinak :

  • belar-zühainetakoak : adarrak, belar ontar, hesiak
  • kartuzkoak : kartu handiak, aldizkariak
  • egürrezkoak
  • harri-ondarrak
  • bürdüinazkoak : brixta, botüra bürdüineria, etxeko tresneria
  • bitrekiak : botilla, bitrezko ontziak
  • botürako olio zaharrak
  • sükalteko olio erabilia 
  • orotarik : matelaz, leiho, plastika ezbardin
  • arropak : jauntsi eta hoinetakoak
  • pilak eta bateriak
  • gaitzegileak : kola, tintak, puzuak.

Honartürik ez diren ondarkinak :

  • etxeko ondarkinak
  • lehergailüak
  • radioaktiboak
  • amiantazkoak :

Espissemborde : Harri ondarrentako günea

Ondarkinen biltzea ez bada haboro egiten güne hontan, haatik harri ondarren biltzen jarraikiko dü 4-5 urtez, azken edengailüa bete artino. 

Kantüko lankietako obren harriondarrak bildüko dira eta ondarkinbereixgiako edengailüak.
Ebilmoldearen hobetzeko, bazterrak moldatürik eta arrantolatürik dirateke üda hontan.

Ondarkingüne ohia begiratürik da. Lantaredia ere entretünik date eta lixiviats bildürik date gero Salbaterrako STEP delakoan tratatzeko eramanik eta trataürik datealarik.