- Sargia
- > Ekonomia
- > Ekintze ekonomikoa
- > Ekotürisma
Ekotürisma
Turismoa Xiberoan :
- 7000az goiti lo egiteko lekü (horietarik 3000 ofiziokoenak)
- Urte oroz 450 000 gaüaldiren altexean santzen da
- 20 miliu altexeko salmenta heina
- Hüllan 350 enplegü dira (herena xüxenkakoak) 60 bat entrepresetan
Lürraldeko turisma politika :
Hatsarretik Herri Alkragoak turisma saila ekonomiaren egarzola nausietarik bat bezala xedatü dü. Ondorioz garapen egitarau bat hitzartü da laster ekoturisma ideien üngürüan, helbürüak direlarik :
- lo egiteko leküen gehitzea eta emendatzea
- inganio eta bisita güneen eskeintzaren zabaltzea
- egonaldi sasuen lüzatzea
« Pole d’excellence rurale » edo « baserri mündüko kalitate alkartze » segürtageria esküratüz geroz (2006eko abentüa), egintza indarremaile zonbait agerrarazi dira : Irabarneko Jaurregiaren berregokitzea, bortü ondoko bidearen (GR 78) zabaltzea.
2009an lan hori hedatü dat eremü zabalago batetan : eüskal mendi aldea
Eüskal Mendi Aldea turisma algar ganatzea
Xedeak biltzen dütü Xiberoa eta Baxe Nabarre lürraldeak (105 herri – 40 000 bizizale) 1900km2 ko eremü zabaldüran.
4 Herri Alkargoa parteliant dira ( Amikuze, Garazi Baigorri, Iholdi Oztibarre, Xiberoa), eta Pirinio mendialdeko eskualdeen arteko hitzarmena barne, diharrü emaime dira estatüa, eskualdea eta departamentüa.
Xedapenak helbürü bezala dü turisma helbide berri baten bermatzea, kalitatearen, üngüramenaren zaintzea eta kültüraren errespetüan.

Egitasmü adibide elibat
- Botüra-karabaner batzarri egitea
- Iratiko etxolen garatzea
- Jondane Johaneko bideen ezagütaraztea
- 3 turisma bulegoko webgüneak botitzea
- B@O informazione turistikoa baliabidearen hedatzea
Harremana :
Yannick LEVADE
Eüskal Mendi Aldeko animazalea
Tél. : 06 31 92 85 07
polemontagnebasque
gmail.com
Batzordearekin harremanetan sartü
Batzordebürüa : Jean Marc PEILLEN
habororen jakiteko
Gurekin harremanetan sartü