Lankia bermagia

Lankia bermagia bati esker, lantegiak plantatzen ahal dira baldintza hoberenetan : 23 hilabetez alokairü merke bat, zerbüxtü botitüak (idazkarigoa, fotokopiagailüa, gütünedia, batzarrigünea eta bilgüneak) eta bereziki ber heineko lantegiekin alkar trükatzeko parada.

Herri Alkargoak lantegientako sosa sartzen dü

Aitzineko lankia bermagia ELKAR-ri saldü denetik, Herri Alkargoak berri bat plantatüko dü Gotaine-Irabarneko Argouague günean.

600 m2-tan, 4 lantegi batetan plantatzen ahalko dira (150 m2-ko lankiak eta 2 bülego) eta Herri Alkargoaren ekonomia zerbütxüa ere horrat jinen da.

Ber eremüan eta lankia bermagiaren kantüan, bastimentü bat eraikirik izanen da, 150 m2-ko egoitzekin.
Bastimentü hauk ofizialeer saldürik izanen dira, diren bezala, lantegi bakotxak ürrentzeko gisan bakotxaren beharren arabera.

Lankia bermagia eta "Maison d'un Rêve" JB Etcheparre-k azkenik egin düan lantegiaren artean, 1800 m2-ko lür eremü bat salgei da, zoinahi xede ekonomiko baten plantatzeko leküan berean.


Avec le soutien financier de :

Pépinière d'entreprises

Z.A. Argouague
64130 GOTEIN-LIBARRENX
Tél. : 05 59 19 12 10
Contact : Joel MARION