Eskolan

Lehen maila

330 bat ikasle kontatzen dira eskola pübliko, pribatü elebidünetan eta Ikastoletan.

  • Seaska erakundeak dütü undefinedIkastolak kudeatzen. Xiberoan badira Sohüta Ikastola (Eperra) eta Basabürüko Ikastola Alozen.
  • Ikas-Bi alkarteak dü kudeatzen eskola elebidün püblikoen sarea. FLAREP egitüraren partaide da (Fédération pour les LAngues Régionales dans l’Enseignement Public). Hona xiberoko eskola pübliko elebidünen zerrenda : Urdiñarbe-Muskildi, Idauze-Mendi/Mendikota, Atarratze, Maule, Barkoxe, Sohüta.
  • Eüskal Haziak kudeatzen dü eskola elebidün giristinoaren sarea. Saint Louis de Gonzague eskolak, Altzaiko herrian, erakaskuntza elebidüna eskentzen dü.

Ibilkarigoan, hezkuntza püblikoko sarea,  Xiberoko beste eskoletan bada bena oren zonbait baizik ez dira egiten.

Bigarren maila

  • Murgiltzea

Larzabaleko undefinedManex Erdozaintzi-Etxart kolejioa, Ikastoletako lehen mailako segida emaiten dü.

Aldiz lizeoarentako, undefinedBernart Etxepare Baionako lizeoala joan behar da.

  • Elebidüna/haütüzkoa

Mauleko undefinedArgia kolejioan sare elebidüna eta haütüzkoak dira proposatürik,

aldiz Atarratzeko undefinedPierre Jauregi kolejioan haütüzkoa baizik ez da proposatzen. 

Sohütako lizeoan, eüskara haütüzkoan proposatürik da (LV1 edo LV2).

>