Eüskara txesta, goza eta mintza

Soka

« Euskal dantzaren ürratsetan » erakusketa...> Irakurri

Maskaradak

Lehen emanaldia, urtarilaren 22an> Irakurri

Xiberoa-Herri Alkargoak eüskararen aldeko kanpaina bat plantatzen dü, honen mezü orokorra datekealarik: Eüskara txesta, goza eta mintza.
Helbürüa da oritaraztea eüskara komünikatzeko hizkuntza bat dela eta güne güzietan mintzatzen  ahal dela.

 

Zieta pekoa

Zieta peko bat eginik izan da. Hiztegi, jokü, errezeta eta kantore bat agertzen dütü. Proposatürik date Xiberoko jatetxeer, bai eta ekintza ezbardinak antolatzen dütüener ere.

 

 

Irrati kanpaina

2013an eginik izan den bezala, mezü elibat hedatürik dirateke leküko irratien bidez.

Oritarazten düe eüskara güne eta egoera güzietan emaiten ahal dela: lanean, Herriko Etxean, saltegietan, kiroletan edo müsika emanaldietan…

Orotara, 8 mezü dira hedatürik dira. 

Xibalet bat

Eüskararen mintzamenaren aküilatzeko gisan eta eüskararen ikasten ari diren idazkarien lagüntzeko, xibalet bat proposatürik dateke Herriko Etxeer. Honi esker, jenteekila eüskaraz mintzatzeko manerarik badateke, eüskararen jakitateaz bakoitxak düan heina kontütan hartürik: eüskaraz mintzatzen dakiana, eüskararen ikasten ari dena, eüskararen ikasteko geietan dena...

 

 

Pusa/tira pegatina

Salgüne joanarazleer eskentüren zaie, salgia horien bortan ezarteko gisan.

 

Okintegi, salgüne, jatetetxeentako hitz zerrendak...

Xiberoko okin eta bixkotzegile haboroxeek beren salgünean eüskararen agerraraztea honartü düe, eta hau molde desbardinetan: etiketak, hiztegi bereziak, zabaltze/zerratze tenoreak... Pasta horik oro laster ezarriko dira plantan.

Lan hori Euskararen Erakunde Publikoaren partaidegoarekin eginik izan da.

Orai artino moldatü diren eüskarazko egarzola horietarik zonbait denetan baliatzeko gisan dira, hala nola pipatzea debekü dela, zabaltze/zerratze tenoreak... Pasta horik oro sailka biribilkatürik eta irartürik dirateke, honen edo haren beharra badükeen ofiziokoer zabaltzeko gisan.

 

Eüskara zerbütxüa

Maritxu LACARRIEU
64130 Maule
05 59 28 41 80
euskara(at)soule-xiberoa.fr


Marie-Josée THORNARY
64470 Atarratze
05 59 28 67 67
euskaraheda(at)soule-xiberoa.fr