Jakingeigünea

azken berriak

Müsikaren egüna à Ordiarp

Les 2, 3 et 4 juin> Irakurri

Jakingei günea

Ikas Pedagogia zentroaren adar bat bada ere xiberoan. Xiberoko Herri Alkargoaren lagüntzarekin eraikirik izan da. Jakingei güne bat izateaz gain, adar honen helbürüetarik bat da eüskararen eta eüskarazko erakaskuntzaren süstatzea, animazione pedagogikoen egitez eskola elebidün eta Ikastoletan, jeialdi edo hitzordü berezien antolatzez hanhebenka, ikasurtean zehar.

Animazione horietzaz xehetarzün habororen ükeiteko http://www.ikas.org/xiberoa/ edo animazalearekin harremanetan sartüz 05 59 28 78 91.

Erakasle talde bat ere ari da material pedagogiko berrien sortzen Ikasen argitalpen ardüradünaren lagüntzarekin baita ere Ikasen argitalpen batzordearen ürratsak jarraikiz.

Ürrentzeko, Eüskal Jaularitzak dohainik barreatzen bazütüan eüskarazko libürüak eskola eta libürütegietan, 2011az geroz, barreatze hau ez da etsit ber maneran egiten. Orai EEPk dü kudeatzen : eskola eta libürütegiek sos lagüngoa bat ükeiten ahal düe, txosten bat bete ondoan, nahi düen euskarrien erosteko, eüskaraz diren ber (libürü, CD, DVD...).
Sos barreatze hau urtoroz eginen da. Xehetarzün haboro undefinedEEPn webgünean.
undefinedIkas baliabide berri horren partaide tekniko da, euskarrien zerrenda bat egiten beitü, besteak beste. Zerrenda hau Ikasen webgünean ikusgei da.