Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Photo du village

Aüzüne eta etxauez eginik da Altzai-Altzabeheti eta Zunharreta, Ibar-eskuineko herria. Arrantzaleak hüillantzen dira Apuraren hur bazterretara, amarrainen paradisüa beita. Altzai-Altzabeheti eta Zuharretako herria Atarratzetik 5 kilometratan eta Maulerik 18 kilometratan kausitzen da.

Arbaillak eta Harsüdüra (Eskelerak) mendien artean gorderik, herri honek eskeintzen dütü inganio süerte hanitx : ebilteko xendak – seinalatürik ala ez –, arrantzüka, onddo biltze, ihizteka. Bakantza egongietan eta etxalte kanpagietan batzarri hona egiten zaio jileari.

Ibar esküin hontan bortüka sento da eta bihotz altxagarri da ikustea artzainak nola lanean ari diren beren artaldeekin : leheneko ohidüretan, ardi jeistean, gazne egitean…Bizizaleek batzarri ezinago hon bat eginen deizüe xiberotarrez, kartieleko mintzoan. Sentorale erromanikoko etxegintza, historia aitzineko leküak, bai eta bazter eder andana bat amiatzen ahal dütükezü.

Herria bürütik-bürü traukatzen düan 247. bide nausia jarraikitzez, bi ostatü badira - Bisçaycacu et Algalarrondo - eta jan nahi düenentako : Primus jatetxea Lakarrin edo Ahuzkiko ostatüa, 12 kilometratan.


Nb habitants : 233 - Superficie : 3440 ha
Maire: Anicet ERREÇARRET
Mairie : 64470 ALÇAY-ALCABEHETY-SUNHARETTE
 
Tel : 05 59 28 58 70
Fax : 05 59 28 58 70
email : Opens window for sending emailalcay.mairie(at)wanadoo.fr
Permanences : Lundi : 14h - 18h Mercredi : 9h - 12h Jeudi : 9h30 - 13h et 13h30 - 18h30
Secrétaire : Jeanine Etchegaray
Canton : TARDETS
  • ERREÇARRET Anicet - Maire 
  • CAZANAVE Jean-Pierre - Adjoint 
  • ETCHART Allande - Adjoint 
  • ARHEX Maiténa - Conseillère 
  • AULESTIARTE Agnès - Conseillère 
  • ETCHEBARNE Jean-Marie - Conseiller 
  • ETCHEBARNE Geneviève - Conseillère 
  • GARICOÏX Sébastien - Conseiller 
  • JARGOHYEN Frantxoa - Conseiller 
  • PATALAGOÏTY Peio - Conseiller 
  • URRUTY Pierre - Conseiller