Ligi-Aterei

Photo du village

Naba hersi batetan ohatzen da Ligiko herria eta Atereikoa, aldiz, Lexantzümendiren altzoan. Larraine eta Santa Graziko ühaitzen hurak botitzen dira Hur Jünta deitzen den günean, Xibero osoa traukatzen düan Ühaintzandia sortzeko. Ligi eta Aterei jüntatü ziren 1843. urtean. Goxo da bizitzea ühaitz bazterrean hedatzen den herri hontan eta ürzokariak eta arrantzükariak laketarazten dütü. Beste aizinarte bat aipatzeko, ühaitzaren hur lasterrean egiten dira, bazko altexean, kaiak lasterkaldiak. Ebilaldi andana bat ere egiten ahal da Ligirik nahiz Atereirik abiatzez, hala nola zümatzearen ezagüpen xenda. Ligi zolako Süselgeko naban, berriz, eihera bat berritürik izan da.

Organbide eta iraztorra bide xaharretan, mendietako brixtaz edo bizikleta kurritzen ahal da. Ligin sortü da ere, urtoroz setemereko lehen aste ürrüntzean, agitzen den eta mündü zabalean ezagütürik den Tinietako Rallya. Aterein arrabotü ejer bat badelarik, herri bakoitxak badü bere eliza. Atereikoan, XVIII.menteko erretaula bat ikusten ahal da. Lan sailak aipatzeko, herri hontan ediren daite gazna egile bat, bi arrainkagia, garagardu egingia bat, urdaki adelagia bat, maiastürü-zurgin bat, lürlaneko bekanika salgia eta antolagia bat. Ühaitzaren huraren indarrarekilanko argindar sorgia bat bada Hur Jüntan.

Lamiñen zübü kantüko Alfitxa eta Iratzebile aüzüneko Calamity Jane Saloon ostatü- jatetxeek eskeintüren deitzüe kartieleko mozkinak eta «Restaurant des Touristes» edo Bouchetenea ostatü-jatetxean igerixkagia bat bada.‘Rando Plume’ sailkatürik den Atereiko ‘Le Saison’ saldoentako egongiak 30 jente hartzen ahal dütü. Egongia hontan,  komitateak dütüen 2, 4 edo 6 lagünentako kanberak badira, bai eta eta 18 lekütako logia bat. Üngümenaren ezagütarazteko egonaldi eta astebüruak plantatzen dira hor eta eskoletako haurrer ere zabalik da.

Bakantza egongia hanitx bada herrian eta bi kanpagia ere Ligin, bata laborari etxe batetan.

Kirola maite düenentako badira bi arrabotü, teniz zelai bat, kaiak egileentako lekü bat.  Hoinez ebilte prunkiren abiagia dira ere Ligi nahiz Aterei.


Nb habitants : 248 - Superficie : 1750 ha
 
  • Le Chapeau de Gendarme (572m point de vue et table d'orientation)
  • Le pont des Laminiak
  • le fronton d'Athérey, en place libre.


Maire: Jean Marc PEILLEN
Mairie : 64560 LICQ-ATHEREY
 
Tel : 05 59 28 60 52
Fax : 05 59 28 63 52
email : Opens window for sending emailmairie.licq-atherey(at)sfr.fr
Permanences : -Lundi, mardi: de 13h30 à 17h30; mercredi: de 8h30 à 12h00 -jeudi (sauf public): de 13h30 à 17h30 -vendredi: de 17h00 à 19h00
Secrétaire : Aurélie CHUBURU
Canton : TARDETS
  • PEILLEN Jean Marc - Maire 
  • KERNIVINEN Alain - Conseiller 
  • BIDART Françoise - Adjoint 
  • GUISSAGAÏTS Chantal - Adjointe 
  • HARISTOY Dominique - Adjoint 
  • TEULADE Isabelle - Conseillère 
  • VOITURIER Arnaud - Conseiller 
  • AGUER Danielle - Conseillère 
  • BAGOLLE André - Conseiller 
  • BUSTANOBY Isabelle - Conseillère 
  • SOLANA Patrick - Conseiller