Maule

Photo du village

Maule da, xüxen erraiteko, gaztelü zaharraren üngürüko eta Ühaintzandiaren sortaldeko partea. Erregearen manüpeko herri hau Lextarreki üztartü züen 1841. urtean. Lextarre zen Xiberoko lehenagoko herri antoladüren güne nausia. Xiberoko Bizkuntearen egongia zen Maule gaineko gaztelü zaharra behin beno haborotan deseginik izan da bena halere begiratü dütü Erdi Aroko gotorlekü baten arrastro ederrak (harresiak, zübü altxagarri bat, begirari torre bat).Ühaitzaren ibar exkerrean, XVII. mente hatssarrekoa den Andurain de Maytie jauregiak Berpizkunde aroko ütxüra dü eta zureria ezinago eijerrak badütü. Barne hontan ediren daitean hondare aberastarzünetan ere, irarkola edo inprimeria sortü aitzineko libürü üdüriaztatüak badira.

Arrabotü berritüaren bisan-bisean dira Matalaz apez güdükalariaren bürüa txilintxautü züen Kürütxe Xuria eta egünko egünean Aüzetxea edo Herriko Etxea den XVIII. menteko Montréal jauretxea.

XIX.mentearen ürrentzean, Mauleko ekonomia espartiñagintzareki handizki ekintü zen. Lan sail honek egari düan kinta txarretik elkitzeko, Xibero osoak bere indarrak jüntatü dütü beste lan sail elibaten abiarazteko eta sentoarazteko.


Web : http://www.mauleon-licharre.fr

Nb habitants : 3440 - Superficie : 1279 ha
 
  • XII.menteko gaztelü zaharra : Aitzinaroetako gotorgüne baten leküan eraikirik izan den gaztelü zahar hontarik, bista oso zabala bada. Güne honen historiaren gorabeherak aipatürik zaizkü, harresien aldebarnean ikusgei den erakuska batetan.
  • Andurein de Maytie jauregia : Mauleko arrabotü plaza saihetsean kausitzen den XVII. menteko bastiza eder hau, Olorueko apezküpüak züan eraikiarazi. Berpizkunde aroko ütxüra dü eta eraikin historikoetan sailkatürik da. De Maytie familiaren ondokoek düe, egünko egünean ere, jauregi honen jabetza. Horiek bastiza eder honen zazpi gela bisitaraziko deitzüe eta irakorla sortü aitzineko libürü xahar-xahar elibat erakutsiko


Maire: Michel ETCHEBEST
Mairie : 64130 MAULEON-LICHARRE
 
Tel : 05 59 28 18 67
Fax : 05 59 28 16 59
email : Opens window for sending emailaccueil(at)mauleon-soule.fr
Permanences : Du lundi au jeudi, de 8h30 à 12h30 et de 13h30 à 18h00
Vendredi, de 8h30 à 12h30 - de 13h30 à 17h00
Samedi de 8h30 à 12h00
Secrétaire : Directrice Générale des Services : Véronique ETCHEGARAY
Canton : MAULEON-LICHARRE
  • ETCHEBEST Michel - Maire 
  • ACCOCE Armanda - Adjointe 
  • CASSOUROUME Pette - Adjoint 
  • CHALLA Sébastien - Adjoint 
  • ETCHEBARNE Martine - Adjointe 
  • LAHARGOUE Béatrice - Adjointe 
  • LAMIRAND Jérôme - Adjoint 
  • BAPSERES Maïa - Conseillère 
  • BEGUERIE PAVLOVSKI Sophie - Conseillère 
  • CARASCO Olivier - Conseiller 
  • D'AZEMAR DE FABREGUES Marie-Christine - Conseillère 
  • ELGOYHEN Gisèle - Conseillère 
  • ELKEGARAY Beñat - Conseiller 
  • ETCHECOPAR Pierre - Conseiller 
  • EYHERAGARAY Jean-Jacques - Conseiller 
  • GUIRESSE Iulen - Conseiller 
  • LABADOT Louis - Conseiller 
  • LOPEZ RIBEIRO Jacky - Conseiller 
  • LOUGAROT Christine - Conseillère 
  • MENDIVE Jacqueline - Conseillère 
  • ORDUNA Alain - Conseiller 
  • QUEHEILLE Michel - Conseiller 
  • SAGARDOY Marie-Christine - Conseillère