Historia

Aitzinistoria

Orai düala berrogei bat urte eginik izan diren ikerken bidez, jakin dügü düala 60.000 urte gure esküaldean jadanik gizakiak bizi zirela. Holaz, aspaldi hontan gizonak kurritzen dira gure bortüetan. Ibilkari, ihiztekari, üzta-biltzale, egoiliar, kabale hazle edo laborari ziren eta heien leheneko bizitzeko maneren berri badügü herexekilan.
Tresnak, mürrümargoz beterik diren harpeak, harri-mahainak eta harrespilak, munoak, artzain aterbeak, gotorgüneaketa beste istoria handi honen jakile dira.

Erdi-Arotik Frantses Iraützala

Igarangia handietarik hürrün beita, pentsatzen ahal günüke Xiberoa gertakari handietarik hürrün baratü dela. Ez da hala ! Aragoia, Nabarra, Biarnoa eta Gaskoina artean kokatürik izateak indar ekarri deio historiaren lüzaran.
Erlijionezko gerletarik ere hunkirik izan da, eta janttoek hiru mentez güdükan erauntsi düe Mauleko gaztelüaren berenganatzeko, ordü hetan lekü handi eta begistatüa.
Indarka sartzeak
5.mentetik 10.menteala, Erromatarren Bake-Arotik landa, barbaroak indarka sartü ziren Pirinioetan: Alains, Suèves, Vandales, Wisigoths…
Baskoiek (egünko Akitaniako jenteak), güdükari handiak, Frankoer nausitü zeitzen, Dagobert eta Karlomanoen armader, Orreagan 778. urtean. Normandiarren sartzetik landa, eta bazter orotan lanjera beitzen, feodalitatea plantatü zen.

Feodalitatea Xiberoan

1023an Xiberoak bizkonterria plantatü zen. 1307an, mende erdi batez borrokan erauntsi ondoan, Xiberoa Ingelesen esküetan agitü zen. Halere, begiratü ahal izan dütü legeak eta eskübideak, hala nola bere bürüaren joanaraztea. Holaz, Mauleko gaztelüko bürüak Ingalaterrako erregea ordaritzen züan. 1452an, Charles 7.ak Guyenne esküaldea hartzen deie Ingeleser eta Xiberoa Frantziaren men jarten da. Ordüan, François 1.ak manatü züan “ Xiberoko ohidüra” idatzirik izan zadin. Egün, orano ere lege horik bizi dira.

Louis XVI.tik Frantses Irautzala

Richelieu, Mazarin eta Colbert-ekin, estatüaren leküa handitü zen eta herrien eskübideak emeki-emeki desagertü ziren. Frantses Iraültza heltü zenean erdialatzea nausitü zen eta orotan ber legea nausitü zen. Xiberoa bürüjabea hortan ürrentü zen eta hortarik aitzina ez zen « Basses Pyrénnées » departamentüko parte bat baizik izan.