Sükaltaritza

Xiberoko sükaltaritza

Xiberoko sükaltaritza leheneko gisala egiten da, erran nahi beitü jaten dütügün mozkinak gihaurek ekoitzi, lantü eta moldatü geietarik horra direla…Sükaltaritza sinple bena hona da.
Etxe hanitxetan, orano ere, jatekoa aitzinala prestatzen da negü hatsarrean, oilasko, antzera, eta ahatekiak urintzen dira eta antzera eta ahate gerak bokaletan ezarten.


Halere, üsantxa handiena urdanka da. Tripot, lükainka, txintxu, garkiño, gibel eta koteina pateak, urdazpia, txinkor…eta horien gainetik piper gorri amiñi bat. Holaz, hotz handiak horra direnean bada zer jan, bereziki basabürütarrentako,  ez beitira beti eraixten ahal karrikala komisioneka.
Ihiztekan atzamanak ere hanitx preziatürik dira…basurdekia, ürzoa, oreina…bai eta onddoak, onddobeltxak, lekaxinak eta buxeuak ere…Kasik etxe bakotxak baratze bat badü. Holaz, zopa etxenko baratzekiekin egiten ahal da (ahatze gabe urdazpi puxka). Xiberotar piperradak ere fama handia badü (tomata, biper…)! Eta baratzeko frütüekin berriz erreximenta egiten da, edo konpotak eta früta-hurak, horik oro negüan gozatzeko.
Atzarki, axurki, llapiki, hegaixti eta  arrainki…horik besta egünez prestatzen diren apairügeiak dira.

Desertan, ardi gazna bada (heben erreximentarik gabe jaten da), bai eta  gaztanbera, piñoleta eta  eüskal pastiza (kremarekilako) ere…Ihauteetan berriz, üsatüzko kausera biribilak eta lüxeak eta matahemeak,  handi eta ttipien atsegin handienarentako.