Xiberoko artzaingoa

Xiberoko artzaingoa

Mente eta mentez geroz, Eüskal Herrian, kabaleak üdako alagietara badoatza. Etxalte txipientako (18 ha batez beste), bortüka beharrezkoa da. Ardi zainartenek tzintzarreak badütüe, bortükako bidearen hartzeko. Kabale bakotxak etxalteko tinta badü, üdako alagietan aisago atzamanik izateko gisan. Hola, aisago jakiten ahal da saldoak norenak diren.  

Artzainak, 3 akodiña badütü : artaldearen zaintzea, jeistea eta gaznaren egitea. Üztaila erditsüla arte, ardiak antzütü artino, egüneko bi jeisteen ondotik, artzainak gazna egiten dü. Egünko egünean, gazna ez bada mendian eginik ere, artzainek atüna badüe eta kilo bat gazna ekoizteko behar dira 5 eta 7 laka ezne artean.

Eüskal kültüra baserri ohidürari doitzen da. Xendek, bideek eta olak ohidüra honen seinale dira. Egünko bizia eta leheneko jakitatearen artean moztürarik ez da izan.