Xiberoa, eüskal bihotza

Effet papillon

Xiberoa-Herri Alkargoa, Xiberoko Turisma Büulegoa eta Xiberoko Botingoak  alkarrekin  jarri dira Xiberoaren irudikatze bakar baten üngürüan, mezü baikor eta azkar bat egarten düan eta   bere nortarzünari, hizkuntzari eta üngüramen ontsatarzünari etxekirik den lürralde baten marka.

Hortarako, logo bat eta “Soule, le cœur basque – Xiberoa, eüskal bihotza” ezagütageria sortarazirik izan da.
Alkargoa, alkarte edo lantegi zonbaitek ezagütageri hau jadanik dohainik egarten düe.

Orai, beren sorterria eta lürraldea ezagütarazi nahi düen güzien eskü da.

 

Baliapena

Ezagütageri hau bera baliatzen ahal da, ezagütagerik ez düenentako, edo düen ezagütageriaren haborokin bat bezala, gütün, gertakizün, egitasmüen apaintzeko....paper, mezü elektroniko,  pegatina edo oihaletan...

Logoa, aldepean telekargatzen den informatika fitxategietan hartü beharko da eta ez da ihontik ere kanbiatü behar, denen arteko lana ahal bezain eraginkor izan dadin.

Proposatzen deizügü izari desbardinetako Soule-Xiberoa logoaren telekargatzea zure komünikatzeko tresnen apaintzeko.

  • JPEG, PNG (webean baliatzeko)
  • PDF eta EPS (moldazaleari emaiteko, kalitatezko paper, oihal, pegatinen argitalpenentako).

Ageri hau beta ezazü fitxategien telekargatzeko :

Coordonnées
Harremana
Acception

Hitzemaitia*

Harremanak

Maritxu LACARRIEU
Xiberoko Herri Alkargoa
Maulen bulegoa
Tél. : 05 59 28 41 80
undefinedeuskara(at)soule-xiberoa.fr

 

Marianne GHIRARDELLI
Xiberoko Herri Alkargoa
Atarratzen bulegoa
Tél. : 05 59 28 67 67
undefinedtic(at)soule-xiberoa.fr