Rivière et torrents

Gave et torrents du Pays-Basque

Ühaitza, hegoaldetik Iparraldeala bürüz kurritzen da, 54 kilometretan Xiberoa bitan zatitüz.
Larraine eta Santa Graziko ühaitzek hazten düe hatsarrean eta sahetseko erreken hurak gehitzez, 350 kilometretara heltzen da. Hots, arren, Ühaitzak biltzen dütü 400 kilometretako hurak.

Bortüko gaintian, ixurraldia aski patartsü da honenbeste erreka eraisten beitira mendien eta arroilen artetik. Uhaitz Handiak, 15 eta 30 metroren arteko zabaldüra hartzen dü. Mota ezbardinetako arrantzüka egin daiteke, amarraina han laket da apiriletik aitzina (kasü elürraren hurtzeareki).

Beheraxago, ühaitza zabaltzen da eta Olorüeko ühaitzareki jüntatzen da Autilen. Arrain xuri eta arrain-kurrizale (izokinak eta kolakak) hanitx badira han.

Ühaitz Handia sortzen düen Santagraziko Ühaitz Zaharra eta Larraineko Andozeko ühaitzak, oso aberatsak dira arrainzale honarentako.

Bi erreka horien zabaldüra 5 eta 10 metraren artekoa da eta beren hur gardenetan laketzen da fario amarraina bena arraheinki ari behar da, bizia beita.

Bloga

>