Espartingintza

Historia amiñi bat....

Espartiña
150 urtez espartiña lankiek Xiberoa biziarazi düe. Hatsarrean laneko oski bat zen, oski goxo bat, aisa egitekoa eta merke. Ofiziale zonbaitek eginik da eta bereziki Xiberoan egaririk.
1860etik landa eüskaldünak Hego Ameriketarat joaiten dira eta ordüan espartiñak herbestetara igorririko dira parrastaka. Ekoizpenaren 5 partetarik 4 herritik igorririk izanen da. Ber mementoan nahiant berri elibat agertüko dira, hala nola Nord-Pas de Calais-ko mehategiak zabaltüko direlarik. Uhaitz bazterrean eraikirik diren lantegi hidroelektrikoak direla medio, espartingintzak industria baten ütxüra hartzen dü emeki-emeki.
Holaz, 1881ean Frantziako hiri elektrizitatedün bekanetako bat da Maule. Ordüan Maule goraldi batetan da. Espartiña hobetüko düe, kautxuzko aztalaren emendatzez eta itxüra berri elibaten asmatzez.
1950eko urte ondarrean espartiñak lehiaka hanitx egartüren dütü, mehategietako langileek espartiña üzten düe eta segürtantxa oskiak jaunsten. Egün, aizinarteetan eta inganatzeetan erabilirik da bena kasü egin behar da, ezen, herrialde zonbaitek prezio apaletan eskentzen beitüe hoinetako hau. Halere, Mauleko espartiña gar berri batek arrapiztü dü, ofizialeen lan kalitatea dela medio, bai eta jakin beitüe espartiñaren manera hanitxetan kanbiatzen ere. 

Espartina ateleriak Xiberoan