Güne natüralak

Holtzarteko sakoak (Larraine)

Güne zonbaitetan, sakoek 200 metrrako barnatarzün badüe. Lojibarretik abitzez, Holzarteko zaldaineala heltzen zira, arroila zolatik 170 metra gora gainti batetik besteala igaranaziko zütüana.
01:30ko ebilaldi joan-jina.
Zaldaina igaran eta, bidexka batek Olhadubiara eramaiten zütü (04:30ko ebiladi bat).

Ebilaldiaren gida telekargatü

 

Kakueta (Santa Grazi)

Bürüngützeko heineko ibilaldi amiragarria  lantaretze ezinago harro baten artetik. Oren batez, 3500 metra lüzen den arroila zeharkatü ondoan, hur turrustala heltzen gira. Hau 20 metretan jauzten da. Ez dakigü nontik horra den. Hürrüntxeago, harpe bat bada harrinigar edo ‘stalactite” eta harriorratz edo ‘stalacmite” animale zonbaitez fundi.
Hara/Honaraka 2 or.bide
Sartzea: Gehitüek 4,5 €; Haurrek 3,5 €
Tel. 05 59 28 60 83

Ehüjarreko arroila/sakoak (Santa Grazi)

Arroilak ezagütü nahi dütüanarentako, alagia handiak eta bagadoiak ikusi nahi dütüanarentako  Ehüjarreko arroila haütü da. Goiti joaitiarekila Molerseko harpea bada. Barnen 20 jente aterbetzen ahal dira. Ondoan, Kartxila bortüaren alde pean Erraitzeko ordokian alagia amiagarri bat bada.
6 oreneko ebilaldia / 900 metrako petigora.

 

La Verna gela (Santa Grazi)

Basabürü eta Barétous eskualdeko mendien artean kokatürik, La Verna harpeak barnatarzün handi bat badü eta mündüan gainti ezagüpen handi bat ere badü, güne geologiko berezi bat beita.
La Vernaren atzamaitearen historia kontatzen da harpearen bisitatzean. Bisita ezbardinak eskeinirik dira (turisma/kirola), harpikertze geiaren üngürüan.
Izenak eman behar dira : Interneten
www.laverna.fr ala deitzez 0975177566 edo 0637882905 (batzarria), edo Xiberoko Turisma bulegoetan : Atarratze 05 59 28 51 28 eta Maule 05 59 28 02 37

Arbailletako mendi-oihanalia

Sokarrozko mendi hori, 1280 goratarzüneki gorenean, Xiberoko historiaren ohagia da : ipuinak eta ustekeriak, harpe, botxü, mendixka edo peko erreken ütürriak izan dira. Kartz harrizko ordoki hori, artzainen egongia izan da (hogei bat olha bada).
Ahüzkiko ütürria : hur hona da, sabel, gibel eta erraiteko minak artatzen ümen dütü.

Irati

Europako bagadoi handienetarik bat. Artzainen eta ürzokarentako lürralde, Iratin badira 43 etxola eta lerragüne bat. undefinedhabororen jakiteko

Organbidexka

Orhi eta Harsüdüra tinien artean edireiten da Organbidexkako lepoa.
Bide hori düe txori-iragaile haboroxeenak hartzen larrazkenean hego-ekitzalgiala joaiteko.
Üztailatik azaro ürrentzeala, hegazti-ikerlariek harahonaka hori hüllanetik sogiten düe.