Esküalde berezia da Xiberoa eta bere nortarzüna bermatü dü hizkuntza eta kültüra azkar bati esker.
Xiberoak, eüskal herriko bihotzak, bere üngürümenaren zaintzen ikasi dü, artzainen lanari eta atünari esker. Bortüetarik ordokietara, 35 herrietan, Xiberoak eskentzen dütü honarat jileer, zerbütxü, kültürari lotürik diren sail eta aizinarte parrasta bat.
Xiberoko ekonomia lüzaz bermatü da espartinen egite eta saltzean bena behartü zaio bere ekonomia sailak desbardintü (sail berrietako lankiak, laborantxa, zerbütxüak eta beste).