Campagne de nettoyage du gave par le lycée Champo

Campagne de nettoyage du gave par le lycée Champo

 Depuis neuf ans, les élèves du Lycée champo participent à une action ludique et citoyenne, en réalisant un ramassage de déchets sur le gave de Mauléon.

Cette année en raison d’un printemps trop arrosé, cette action s’est déroulée fin septembre. Ainsi en une après-midi ensoleillée, une trentaine d’élèves du lycée Champo sont descendus en canoë du pont de Barragary jusqu’au pont d’Indurein. Durant le trajet de 5 km, les arrêts ont été nombreux pour ramasser les ferrailles et plastiques présents sur leur parcours.

Ces déchets ont ensuite été porté à la déchetterie de Mauléon-Licharre pour y être trié. Les élèves ont ainsi été sensibilisé au tri et à la gestion des déchets. Plus de 900 kg de déchets ont été extraits du gave, triés par les élèves et mis dans les bennes pour envoi dans les filières de valorisation.

La Communauté Pays Basque soutient ce projet depuis ses débuts ; entre 500 kg et 1 tonne de déchets sont extraits du gave chaque année.

 

Champo lizeoko ikasleek ühaitzetik zikinkeria elkitzen erauntsi düe

Bada orai bederatzü urte, Maule-Lextarreko Champo lizeoko ikasleek Ühaintzandiala urtukirik izan diren zikinkeria elibaten hantik elkitzeko egintzan parte hartzen düela.

Aurtenko bedatse ebitsüarengatik, Ühaintzaindiaren xahaldi hori setemer ürrentzean eginik izan da.  Hala, arrestiri eder batez baliatürik, Champo lizeoko hogeita hamar bat ikasle ühaitzaren behera eraitsi dira, ontxizka batetan, Barragarriko zübüaren eta Ündüreineko zübüaren artean. Bost kilometrako eraitsaldi hortan, eküratze frango behar üken düe egin, ühaitzean berean edo bazterretan ziren bürdüinaje, plastika eta beste gisako zikinkerien biltzeko.

Zikinkeria horik oro Maule-Lextarreko Ondarkin Bereixgiala eraman dütüe gero, han sailkatürik izateko gisan. Hala, ikasle horiek ikusi düe ondarkinak nola diren bereixirik eta arrabaliatze bidean ezarririk. Orotara, 900 kilo beno haboro ondarkin ühaitzetik elkirik izan dira, ikasleek bereixirik, eta arrabaliatürik izateko xedean orgaxketan ezarririk.

Eüskal Hirigüne Alkargoak egintza hori süstengatzen dü ; 500 eta 1000 kilo zikinkeria elkirik dira urtoroz, ühaitzetik

18.10.2018
>