Eüskara

Soka

« Euskal dantzaren ürratsetan » erakusketa...> Irakurri

Maskaradak

Lehen emanaldia, urtarilaren 22an> Irakurri

Hikuntzak dütü herrialde honen bizizaleak üztartzen. Kültür nortarzün horren hoinarria den eüskara behar da hedatü ondoko gizaldier.

Xiberoa Herri Alkargoak emaiten dü lekü berezi bat eüskarari, lan sail eta sos sarjelkitze berezi bati esker. Gisa horrez lagüntzen dütü eüskara süstazen düen egintzak.

Alkarte eta eskoleen lana beharrezkoa da. Xiberoko eskolek proposatzen dütüe eüskararen ikasteko hiru bideak: ebilkarigoa, hezkuntza elebidüna edo Ikastola. AEK Xiberoko Gaü eskolak proposatzen dütü gaüko kurtsoak gehitüentako.

Herri Alkargoaren lehentarzünetarik bata da eüskararen erabilpenaren süstatzea egünoroztako bizian : karriketako, salgietako, zerbütxüetako eta komünikabide teknikoetako ezagügarriak elebidün dira.

Xehetarzün habororen ükaiteko, harremanetan sar zite alkarteeki edo eüskara teknikalaria.

 

 

Parte hontan ikusgei :