ZRR Baserrigüneen Berrindartzeko Esküaldea

Afin de compenser les difficultés particulières que rencontrent certains espaces ruraux en matière d’attractivité démographique et économique, le législateur a créé le dispositif des Zones de Revitalisation Rurales. 

Ce dispositif d’exonération fiscale et sociale est reconduit sur la Soule depuis le début de l'été 2013. 

Nolako zerga ttipitzeak ?

  • Legarren gaintikoak : Arialdiaren lehen 5 urtetan, irabazien gaineko zergaren OSOKI kentzea.

Ondoko 3 urtetan, zerga heinaren APALTZE BAT, URTEZ-URTE TTIPITZEZ JOANEN DENA, hots :  

  1. %75eko  zerga apaltzea 6. urtean
  2. %50eko zerga apaltzea 7. urtean
  3. %25eko zerga apaltzea  8. urtean
  • Lanbide zergen gaintikoak :   

12 hilabetetako epean eginen diren langile hartzeentako, eta lan kontratüa hasten den püntütik konta, zerga heinen OSOKI edo PARTE kentzea (SMIC gütienezko lansarietik abiatzez emanik den hilabetesariaren arabera).

Nor izan daite hartzedün ?

Hartzedün izaten ahal dira entrepresa plantatü berriak edo arrahartürik izan direnak, izan ditean norbaiten eskükoak edo lantegien gaineko zerga (IS) nahiz irabazien gaineko legarra (IR) ordaintzen düenak eta ondoko balintza hauetan sartzen direnak:         

  • Indüstria, saleroska, ofizialegintza sailetan edo lanbide liberal batetan aritzea.
  • Zerga-legarrak egiazko irabaziaren arabera kontatürik izatea. 
  • CDI eperik gabeko kontratüetan edo gütienez sei hilabetetako CDD epe mügatüko kontratüetan hartürik diren 10 langile beno gütiago ükeitea, lehen araialdiaren ürrentzean.
  • Baltsa edo sozietateen kasüan, beste sozietate elibaten esküetan den kapitalaren heina - xüxenkakoa ala arartekakoa - kapital osoaren %50ekoa beno handigoa ez izatea.